XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Halaber, garrantzizko ezaugarria da poliketo tubikola gehienek metameria heteronomoa edukitzea.

Poliketo tubikolek aniztasun handia dute.

Esate baterako, abaniko-itxura duten poliketoena (sabelarido eta serpulidoen familietakoak).

Hauen prostomioak erradiolo direlako luzakinak garatu ditu.

(ik. 12. B-C ird.).

Erradiolo hauek biribilkatu egiten dira prostomioa hodira sartzerakoan; elikatzeko garrantzi handia dute luzakin hauek, gesu batetan ikusiko dugunez.

Azkenez, eta laburpen gisa, poliketo tubikolek elikabide asko dutela esan dezagun, eta, halaber, beraien artean eman den moldaerazko erradiazioa elikabide hauei txit lotuta doala.

Izan dituzten asmakizunen arauera, ba dirudi ondoko lerroak izan direla hodien eboluzioan: a) Hasieran, hodia ez zen funtzio guztiak egiteko erabiltzen, hau da, janaria kanpoan bilatzen zen, hodia defentsarako erabiltzen zelarik.

b) Hodian gelditzen dira, bertan elikatuz.

Janari gehiago harrapatzeko, hodia luzatu egiten da eta ziliodun garro-gangarra garatzen dute (sabelidoek eta serpulidoek adibidez).

Honek, dagoeneko, iragazpen prozesu bat suposatzen du (Ikus elikapena, 16.A ird.).

c) Beste lerro bat, Chaetopteridae familiak erakutsitakoa litzateke.

Hodia itxi egiten da bi zulotxotan izan ezik.

Hodian zehar ura pasatzen da eta, iragazpena, ziliodun garroen bidez izan beharrean, poliketoari darion lingirdaz izaten da (ik. elikapena).